Non daude etxebizitza lortu ahal izateko politika eraginkorrak? EAJk, gazteen artean kreditua berreskuratzeko, gazteontzat estrategikoak diren gobernu sailak hartu behar ditu berriro, eta benetan eraginkorrak diren politikak martxan jarri.
Etxebizitzari dagokiola, babestu beharrekoa alokairua da, ez erosketa, eta ez jarri jabetzan egongo den etxebizitza babesturik, horrek azkenean merkatuaren "ilogikari" laguntzen baitio.
Are gehiago, gazteok ezin gara egon zozketa baten zain ea etxea noiz egokituko. Benetako erronka, agian, egindako lana soldata duin baten truke ordaintzean legoke?
Gure gizarte honetan, nahitaez egunero borroka batean bizi gara. Borroka sano bat, zerbait nahi izan ezkero borrokatu egin behar da, ezin gara gure etxean kexatzen geratu; zerbait nahi duenak...lan egin behar du! Eta Gure herri hau aurrera atera zutenek lan egin zuten, gaur egun, hemen bizi garenok, osasun publiko bat nahi badogu, hezkuntza elebiduna eta publikoa nahi badogu....gu gara Euzkadi aurrera atera behar dugunok! Ezetza ezijn da gure ahoetan egon, ezetza pausu bat atzera egitea da, eta gurea aurrera doan Herria da!!. Orain arte lan handia egin izan dugunez, arraozi gehiagorekin hemendik aurrera lan gehiago egin behar dogu!
Bueno, bueno ez gaitezen ain tremendistak izan. Independizatu nahi duen gazte orok aukera du Euskadin independizatzeko, hori bai denok nahi dugu etxe bat erostea eta hori ez da posible. Alokairua ere etxebizitza izateko beste modu bat ere izan ahal da eta bide hori aztertu behar da .
Gazteok dana eduki nahi dogu. Ez diogu ezeri uko egin nahi: etxebizitza propioa, auto propioa, astebururo lagunegaz afaltzera joan, oporrak dauzkagun bakoitzean kanpora joan,... eta horrela ezinezkoa da. Norberak prioritateak jarri behar ditu, eta horren arabera jokatu.
Bai egia da, gazteok dana izan gura dogu, baina nagusiek ere dana izan gura dabe. Dana izan nahi izatea ez da kontua. Ados lehentasunen bat ezartze komeni litzatekela baina nik adierazi gura dodana zera da: nire garai eta nire gurasoen garaiaren artean etxebizitza ordaintzea orain inoiz baino soldataren portzentai handiagoa hartzen dauala. Eta erosi gura ez badozu ere, alokairuan ordaingtarria dan etxea topatzea ez da horren erraza. Ados, orokorrean etxebizitzaren jabegoagatik egiten dogu apostu, zelan ez? orain gitxi arte errenta eta hipotekaren hileko ordainketa antzerakoak ziren eta bermak erosketan handiagoak, dedukzio fiskalak erosketan txikiagoak diren arren. Kontua da alokairua aukeratzeko prezioak egokitu eta berme sistema gainbegiratu baher dala, bai alokatzailerentzat, bai etxea alokairuan daukanarentzat alokairu merkatua handitzeari begira. Hala ere, orain antza itxaroteko momentua da. Dana bajatuko dala dinoe, ordaindu arte bajatzea espero dot...
Nire ustez beharrei egokitutako etxebizitza parke publikoa egon beharko litzateke. Epe mugatu batean alokagarriak. Nik eta familia batek neurri ezberdinetako etxeak behar ditugu, egoerari doituta egon behar dira. Eta mugikortasuna murriztuta daukienak ere aintzat izan behar dira, beno, orainarte ere horrelakoak egon dira. Esandakoa, beharrari lotutako eskaintza.
Lotsagarria iruditzen zait etxebizitza publikoen zozketa!! zortea badaukazu etxe bat izateko aukera izan dezakezu bestela ez eta gainera zurea da eta ez alokairuan!! Nik uste etxeak ez liratekeela zozketatu behar " en propiedad" izateko alokairuan izateko baizik. Alokairuan sinistu behar dugu hau bait da gazte bezala bizirauteko dugun aukera bakarra gaur egun, etxebizitzen prezioei begira. Nik uste alokairuen asuntua, gauza transitorioa izan litekeela, aurrerago etxe bat izateko aukera dugunean erosteko. Aukera eman behar zaie gazteei independizatzera baina ez bankuarekin ezkontzera!!! Etxebizitza publiko gehiago alokairuan bestela ez gara gure gurasoen etxetik inoiz joango!!!