No estás registrado (Registrarse)
    • CommentAuthorArerio
    • CommentTimeNov 17th 2008
      0 points
    Ez al duzue uste gaur egungo hezkuntzak ez dituela benetako herritar elebidunak sortzen? D eta B ereduetako seme-alaba asko herrenak dira euskaraz gaitasunez hitz egiteko.

    Soluzioa? Eredu bakarra eta gaztelania edo euskara indartu beharrezkoa den lekuetan. Adibidez Markinan gaztelaniarekin lagundu umeei, eta Sestaon euskararekin.
    • CommentAuthorAitzi
    • CommentTimeDec 3rd 2008
      0 points
    ziur asko konponbidea hizkuntzen erabilera orekatuan dago, hau da, ikas zentroan euskeraz egiten badabe eta etxean gaztelaniaz, aisaldi denpora eusara eta gaztelaniaren artean banatu beharko litzateke... ez dakit, proposamen bat
    • CommentAuthorira
    • CommentTimeDec 3rd 2008
      0 points
    Ez dut uste markinan erdara bakarrik eta sestaon euskara bakarrik sutatu behar direnik , horrela baita esukara edo bai erdera alde batera uzten ditugu eta hori ez da soluzioa. Elebidunnak izateko, aitzik esan duena egin behar dugula uste dut, oreka bate jarri eta horrela ez bada ez bestea ez dugu alde batera uzten.
    • CommentAuthorjoseba
    • CommentTimeDec 6th 2008
      0 points
    Arerio, nork ez daki gaztelaniaz berbaeiten Markinan??? eta zenbat gazte daude Markinan idazterakoan txarto moldatzen direnak?? Sestaon ordea ume guztiak primeran hitz eta idazten dute gaztelaniaz. Beraz euskararen sustapena Euskadiko leku guztietan egin behar da. Markinan hobeto egiten dute euskaraz kalean be berbaeiten duelako.
    • CommentAuthorJavier
    • CommentTimeDec 7th 2008
      0 points
    Euskara sustatu baino hitz egin behar da gehiago eta hori nola egin? hor dago koska, horretan sartu behar ditugu gure indar guztiak. Euskadin bizi den gaztediaren gehiengoak euskara daki baina ez du erabiltzen, zergatik da hori?
    • CommentAuthoreliz
    • CommentTimeDec 7th 2008
      0 points
    Askok hanka sartzeko lotsa daukielako, eta beste askok komodidadeagatik. Argi dagoena da, hizkuntza bat ez dala galtzen ez dakianak ikasten ez daualako, baizik eta dakianak hitz egiten ez daualako.
    • CommentAuthoriban
    • CommentTimeDec 7th 2008
      0 points
    Inoiz entzuk izan dot irakasleren bat bere ikasleren baten inguruan berba egiten eta esaten ez dauala ez dakit zein hizkuntza menperatzen (euskara edo gaztelania, inglesaren kasua argiagoa da, ni behintzat maila handirik gabe urten neban ikastolatik). Eta ezin dot sinistu, D eredu baten ikasten ibili dan batek lau esaldi batera ondo egiterik ez daukala ahozko komunikazioan. Zoritxarrez gerora nik neuk ikusi dot D ereduak ez daula bermatzen euskararen osoko menperatzea. Zer egin horren inguruan? Ez daukat argi. Beste alde batetik ere, ikusi ez dodazan arren, euren existentziaren inguan entzun dot, gaztelania menperatzen ez dabezan euskaldunak. Hizkunka azken finean komunikazio tresna izateaz aparte, irakasgaia ere bada. Nire ustez tolerantzi pitin bat beharko genduke, euskaldun guztiak ezin dira Lentxundi edo Saizarbitoria izan, ezta erdal hiztunak Cervantes.
    Komunikatzeko erabili behar dogu, funtzio hori betetzen dauan neurrian bizirik egongo da. Zelan sustatu bere erabilera? Norbera militante, besteetaz lar arduratu ez eta ni euskeraz (ulertzen naben bitartean behintzat)
    • CommentAuthorjone
    • CommentTimeDec 7th 2008
      0 points
    Orainarte euskararen alde lan asko egin da. Mucho adelanto. No hay más que ver cómo dagoen Durangoko Azoka. Urterik urte jende gehiago. Arrakasta. Euskaltegian jende barria dago. Ez bakarrik perfilegatik, nahi dutelako. Polita da kalean entzutea.
    • CommentAuthorjoseba
    • CommentTimeDec 8th 2008
      0 points
    Durangoko azoka zenbat jende dagoen ikustea pozgarria da baina zenbat folklore dago ere hor???? ze Ibilaldietan ere denok euskararen alde gaude baina denok erderaz berbaeiten
    • CommentAuthorJavier
    • CommentTimeDec 11th 2008
      0 points
    Joseba arrazoi osoa daukazu, folklorismo haundia dago jai hauen inguruan. Xabi Aburruzagaren azken diskoko abesti batean hitz egiten da gai honi buruz eta oso ondo gainera. Bestetik Iban, ado zurekin, Euskara komunikatzeko tresna bezala erabili behar dugu. Nire ustez, zuk eskatzen duzu tolerantzia hori ere oso ondo dago, denok ezin dugu euskaraz egin euskaltzaindiakoak bagina bezala. Euskara sustatzeko modu bakarra hitz egitea da eta hanka sartu behar bada ikasteko, hanka sartu eta kitto! konplexu barik.