Gure gizarte honetan, nahitaez egunero borroka batean bizi gara. Borroka sano bat, zerbait nahi izan ezkero borrokatu egin behar da, ezin gara gure etxean kexatzen geratu; zerbait nahi duenak...lan egin behar du! Eta Gure herri hau aurrera atera zutenek lan egin zuten, gaur egun, hemen bizi garenok, osasun publiko bat nahi badogu, hezkuntza elebiduna eta publikoa nahi badogu....gu gara Euzkadi aurrera atera behar dugunok! Ezetza ezin da gure ahoetan egon, ezetza pausu bat atzera egitea da, eta gurea aurrera doan Herria da!!. Orain arte lan handia egin izan dugunez, arrazoi gehiagorekin hemendik aurrera lan gehiago egin behar dogu!
Bai ira, gizarteak lan haundia daukagu gure ilusioak eta helburuak aurrera eramateko, baina egia da ere batzutan herri honetako politikari batzuekin gogoak kentzen zaizkidala.
Joseba, ezin dugu politikarien esku gauza guztiak utzi, eta hori da orain arte egiten ari garena. Guk ere gizarte bezala, iniziatiba hartu behar dugu gauzak egiteko eta hobetzeko.
Ados Javier. Garrantzitsua bakoitzaren lana. Eskatu baina lan egin ere. Que lo bueno no cae del cielo, se trabaja. Ez bakarrik herria egiteko, pertsona egiteko lana egin behar da ere. Orain deklibean dago empresak sorketa. Gazteok iniziatiba izan behar dugu. Politikoki, ekonomikoki aktibo.
Jone, ez da ezergatik baina gaurko gazteak nahiko alperrak gara, oso ondo bizi gara eta ia dena eskura izan dugu ( sin generalizar ) baina horrela da. Gure nagusiek egindako lanetik bizi gara eta horrek ez du askorako iraungo. Inportantea da norbanakoaren lana eta ez besteen aprobetxamendutik ateratako etekina. Ez dugu arriskatzen, ez dugu alokatzen... Iniziatiba gehiago izan behar dugu eta lan haundiagoa egin edo iniziatiba ezak jango gaitu!!